astelehena, martxoa 19, 2018

asteazkena, martxoa 14, 2018

Haur Kantari Jaialdia


Joan den larunbatean "Haur/Gaztetxoen Kantari Jaialdia" ospatu zen Antsoaingo antzokian.
Gure musika eskolan ikasten duten hiru haur bertan izan ziren bakarlari eta bikote moduan abesten,
Natxo de Esteban piano-jotzailaren laguntzarekin.

Lekunberriko Luzia Peñak  “Argia da” abestu zuen.

 Leitzatik berriz, Garazi Zabaleta eta Leire Barinagarrementeria bikote moduan aritu ziren “Non zaude” kanta eskeiniz.
Apirilaren 21ean, larunbata, edizio honen azken kontzertua izanen dugu Barañaingo Aretoan eta bertan Luzia Peñak hartuko du parte beste behin kanta berdina abestuz.

osteguna, martxoa 01, 2018

Aralarreko ikasleak Andoaingo piano jaialdian

Joan den asteburuan 13. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu zen. Bertan, Euskal Herriko herri askotako 7 eta 18 urte arteko 700 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ziren. Bakarlari, 4 eskuentzako duo eta 6 eskuentzako hirukoteek Gipuzkoako herri honetako Bastero kultur-zentroaren aretoetan jo zuten kategoria ezberdinetan banatuta piano-jotzailen adinaren arabera. Konposizio klasiko zein modernoak biltzen zituen errepertorio zabalak entzulei gozarazi zien larunbat eta igandean zehar hainbeste musikari entzun ahal izateko programatutako 29 saioetan. Gazteen artean, Goizuetako Uxue Rodríguez, Eneritz Salaberria eta Paula eta Nerea Etxeberria ahizpak zeuden. Lehenengoek 4 eskuentzako modalitatean parte hartu zuten, ahizpek berriz, bakarlari moduan. Azpimarratzekoa da, azken hauek zilarrezko domina irabazi zutela dagokien kategorian eta Uxue eta Eneritzek brontzezkoa duo bezala beraien mailan. Zorionak gure artista gazteentzat!

Facebook webgunean jaialdiari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue eta itxiera-kontzertuari dagokion bideo berezi hau.

Nerea jotzen ari zela
Etxeberriatarrak diploma eta dominak erakusten
Paula
Eneritz eta Uxue 4 eskuentzako kategorian
 Lau ikasleak Luisa San Sebastián irakaslearekin Goizuetako piano gelan


asteazkena, otsaila 28, 2018

Otsaiaren 28ko ELUR ERAGINA

ULTZAMA: klaserik EZ. Ultzaman eguraldiaren Protokolo Ofiziala aktibatu da eta gaur ez da inongo musikako klaserik emango.

BESTE HERRIETAN: NORMALTASUNEZ izanen ditugu klaseak.


osteguna, otsaila 08, 2018

Agate Deuna bezpera Atallun



Joan den igandean Agate Deuna bezpera ospatu zen Atallun. Bertan, Araitz eta Beteluko jendeaz gain, Beteluko eskolako zenbait irakasle eta Lekunberri-Larraun aldeko bertsolariak ere izan ziren eta nola ez, gure musika eskolako trikitilari batzuek ere parte hartu zuten. Etorritakoak giro ederrean aritu ziren kantuan eta ondoren, askari bikaina izan zuten Atalluko elkartean.

asteazkena, urtarrila 31, 2018

VII. Nafarroako Flauta-jotzaile topaketaren kronika eta argazkiak

Joan den astean gure eskolako flauta-ikasle talde oparo bat joan zen aurtengo Nafarroako Flauta-jotzaile Topaketarako antolatu ziren hainbat ekintzetara. Bertan, musikaz gain, koreografiez eta antzezlanez ere gozatzeko aukera egon zen eta gure bi ikasle "Hamelingo flauta-jotzaile" ikuskizunean protagonista izan ziren. Irakasle gonbidatua Mariana Fernández izan zen eta berak zuzendu zituen entsegua eta kontzertuak.
Hemen sakatuz aurkituko dituzue protagonisten argazki eta bideoak.