astelehena, otsaila 09, 2026

Hurrengo jarduerak martxoan

Martxoan zehar egingo ditugun emanaldien inguruko informazioa eman
nahi dizuegu. Xehetasun guztiak aurrerago bidaliko baditugu ere, datak zeintzuk izango diren
jakitea garrantzitsua dela uste dugu.

- MUSIKA TRESNEN ENTZUNALDIAK:

Bertan parte hartuko duten ikasleek, musika tresna desberdinak jotzen dituztenak
izango dira.

o Martxoak 9 (astelehena): Ultzama, Basaburua
o Martxoak 10 (asteartea): Ultzama, Lekunberri-Larraun, Leitza
o Martxoak 11 (asteazkena): Lekunberri-Larraun, Leitza, Araitz-Betelu
o Martxoak 12 (osteguna): Goizueta, Araitz-Betelu

- ABESBATZA KONTZERTUA:

Kontzertu honetan, abesbatzako gure ikasleek hartuko dute parte, baita Goizueta eta
Basaburuako ikasle batzuk ere.

o Entsegua martxoak 13 (ostirala): Lekunberri
o Kontzertua martxoak 28 (larunbata): Lekunberri arratsaldez

- KASUMITARRAK ANTZERKI MUSIKATUA:

Gure musika eskolako Haur Hezkuntzako 3. mailan dauden ikasleentzat zuzendutako
antzerkia izango da, musika tresna aukeratze prozesuan laguntzeko.

o Martxoak 28 (larunbata): goizez