OSO GARRANTZITSUA: Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuak
Beraz:
Ordutegia: orain, irailaren 20tik aurrera ikasle guztiak izango duten ordutegia da.
Ordutegia B: soilik Hezkuntza Departamentuak hartutako erabakia suertatzekotan izango genukeen ordutegia da. Ezinbestekoa izango da, ordutegi hau musika eskolarako gordetzea.
Honetaz gain, jakin, ordutegiak egiten aritu garenean, zuen aldetik jaso ditugun oharrak gure iharduerarekin uztartzen ahalegindu garela eta maila handi batean lortu dugula.
Atxikita dituzuen ordutegiak, bihartik aurrera webgunean ere ikusgai izango dituzue.
Bestalde, jakin ezazue, iaz onartu zen kontingentzia planak, aldaketa txiki batzuk izango dituela eta datozen egunetan webgunean ere eguneratuko dugula.
Jakin ere, iazko irakasle talde berberak jarraitzen dugula eta, saxofoia ikasgaiaren kasuan, adin txikiko zaintza baimena amaitu ondoren, Ana Corroza irakaslea berriro ere gurekin lanean izango dugula. Hori horrela, Ana Corrozak Goizueta, Leitza eta Basaburuan emango ditu klaseak eta Jon Zufiarrek berriz, gainerako zonaldeetan.
Azkenik, urtero gertatzen zaigun moduan, antolamendu kontuak direla eta zenbait ikaslek irakasle aldaketa dutela ikusiko duzue.
Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 20an (astelehena)
Lekunberri-Larraungo ordutegiak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina