asteazkena, maiatza 17, 2017

Zirkoaren kronika



Ostiral arratsaldean Leitzeko Erleta eskolako jantokian lehoiak, elefanteak, zaldiak eta pailazoak izan genituen.
Zonalde guztietatik etorritako txikitxoek emanaldi berezia eta koloretsua eskeini ziguten.
Entzulegoak zirko "berezi" honen koreografia eta musikarekin gozatu ahal izan zuen.
Bertan Haur Hezkuntzako etapa amaitu duten 6 urteko ikasleei oroigarri moduan diploma bat eman zitzaien.
Gure txikitxoek txalo zaparrada jaso zuten eta poz pozik geratu ziren aurreko hilabeteetan egindako lanarekin.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina