Vilafranca del Penedésko "Clau de Sons" musika
eskolarekin egingo dugun elkar trukaketa dela eta, datorren ostiralean,
apirilaren 8an, bertako ikasleak izango ditugu gurean.
"CLAU DE SONS" Musika Eskola, 40.000 biztanle
inguru dituen Vilafranca del Penedés-en kokatutako musika eskola da.
Herri hau Bartzelonatik 50 Kmtara dago eta L´Alt Penedés
eskualdeko hiriburua da. Eskualde hau, besteak beste, ardoengatik da ezaguna
(Vilafranca ondoan dago Bodegas Torreseko bisita zentroa eta 12 bat Kmtara
Codorniu eta Freixenet daude).
Eskolako ikasketa plangintzak 4 hilabetetik hasi eta adin
muga gabeko ekintzak eskaintzen ditu. Eskola, ikasleekiko banan-banako tratua,
Catalunyako Generalitateak musika eskolentzat duen erdi mailako sarbide
frogetarako programazio arautuarekin bat datorren formazioarekin uztartzen
saiatzen da.
Aurtengo ikasturtean 280 ikasle dituzte eta ondorengo mailak
eskaintzen dituzte:
- - Petits músics (“musikari txikiak”) 1 eta 3 urte bitartean
- - Hasiera (3 eta 6 urte bitartean)
- - Hizkuntza musikala
- - Instrumentuak: gitarra klasikoa eta modernoa, pianoa, baxu elektrikoa, saxofoia zeharkako txirula, biolina, biolontxeloa y bateria.
- - Konbo modernoak eta talde instrumental klasikoak.
Informazio gehiago nahi duzuenontzat, jakin Musika eskolako
web orrialdea “emclaudesons.cat o emclaudesons.wix.com” da. Facebook ere badute
“emclaudesons”
Gogora arazten dizuegu ere, apirilaren 10ean, Leitzako
zinean, kontzertu bat eskainiko digutela. Hona hemen emanaldiaren inguruko
xehetasunak:
- · Kontzertu ordua: 12:30
- · Formazioa: zeharkako txirulak, biolinak, biolontxeloa, perkusioa eta pianoa
- · Errepertorioa: klasiko popularrak eta dantzak.
·
Bi kanta
gure abesbatza gaztea eta talde instrumentaleko partaide batzuekin
batera jo eta abestuko dituzte.
Denak kontzertura
gonbidatuta zaudete.
Mila esker eta ongi izan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina