asteazkena, martxoa 23, 2022

Audizioak

 

Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean AUDIZIO-KONTZERTUAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:


1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna, talde instrumentalak eta abesbatzak arituko dira.

2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.

3. Kontzertuak EZ dira bideoan grabatuko.

4. Ez dugu pandemiari lotutako aforo mugarik izango, hala ere, musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

5. Abesbatza kontzertua izango den tokietan, hau hasi aurretik, emanaldi lekuak hustuko dira, kontzertu aurreko entsegua egin ahal izateko.

6. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 28-31 bitartean):

  • Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
  • Berrekurapen klaseren bat ere emango da (hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei). 
  • Apirilaren 1ean, klaseak normaltasunez emango dira.

7. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.

8. Ikasleak, norberaren kontzertua baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko.

9. Atxikita dituzuen karteletan duzue audizio bakoitzari dagokion informazio guztia.

 

 









 





 

asteazkena, otsaila 16, 2022

Pandero ikastaroa


Mezu honen bitartez, Panderoa ikasteko interesa duzuen guztioi zuzendutako ikastaroaren inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu.

Musika eskolak unean uneko eskaerei erantzuten saiatzen da eta zentzu honetan, hemen gara proposamen berri honekin.

Jakin, izena aurretik emateko epea otsailaren 23an amaituko dela eta horretarako ez dela inolako ordainketarik egin behar. Informazio guztia esku artean eta zehaztuta dugunean, jarriko gara zuekin harremanetan eta orduan erabakiko duzue ikastaroan parte hartu nahi duzuen ala ez. Informazio gehiago atxikita duzuen kartelean aurkituko duzue.

Beraz, ondorengo esteka soilik betez, izena eman eta animatu!

https://forms.gle/v2xy3Jr2AzajZHsWA

Mila esker eta ongi izan

Aralar Udal Musika Eskola
 

 

astelehena, urtarrila 10, 2022

Musika eta Mugimendua” tailerra


Aralar Udal Musika Eskolatik, “Musika eta Mugimendua” tailerraren inguruko informazioa helarazteko asmoz jartzen gara zurekin kontaktuan.

Musikaren inguruko heziketa integral baten apustua egiten dugu, txikienekin hasi eta adinean mugarik ez duen hezkuntzaren aldekoa hain zuzen.

Interesa duzuenok, honako informazioa adierazi behar duzue:

    • Haurraren izen abizenak
    • Jaiotze data
    • Herria
    • Gurasoren baten izena
    • Telefono zenbakia
    • Helbide elektronikoa

Atxikitako dokumentuetan duzue informazio gehiago.

Animatu zaitezte!

Leitzako tailerra

Beste zonaldeen tailerra


     




igandea, urria 31, 2021

Kontingentzia plana berria

ARALAR UDAL MUSIKA ESKOLAKO KONTINGENTZIA-PLANA

2021-2022 Ikasturteko hezkuntza-jarduera garatzeko- COVID19 egoera.


 

Dokumentua