asteazkena, ekaina 01, 2022
asteazkena, maiatza 18, 2022
Matrikulazioa 2022/2023
Hemen dator aurtengo matrikulazio kanpaina: maiatzaren 23tik ekainaren 5era izango da.
Aurten, matrikula egiteko bi aukera izango dituzue:
Jarraian datorren formularioa beteaz. Formularioa bete ondoren, erantzun automatikoa jasoko duzue.
Hau gordetzea komeni da. MAIATZAREN 23tik AURRERA AKTIBATUKO DA,
LEHENAGO MATRIKULA EGITEN SAIATUZ GERO, SISTEMAK BERAK EZ DU MATRIKULA EGITEN UTZIKO.
https://forms.gle/BsELfgR9CHVFvniB9
Udaletxeetan, inprimakia beteaz.
* Atez eta Odietako ikasleak, beti bezala, Ultzamako udaletxean egin beharko duzue matrikula.
Kontutan izan aurten ez dela mail bidezko berritze automatikoa onartuko eta kasu guztietan,
ezinbestekoa izango dela aurrean aipatutako prozeduretako bat erabiltzea
Honen guztiaren inguruan hainbat informazio garrantzitsu atxikita bidaltzen dizuegu:
Matrikula egiteko prozeduraren inguruko hainbat informazio, talde instrumentalaren inguruko
informazio garrantzitsua barne.Matrikulazio oinarriak.
Azkenik esan, Workspace plataforma dela eta, jakin, beharrezkoa ez dugun bitartean, ez ditugula
ikasle bakoitzari dagokion konturik sortuko. Honen haritik, Hezkuntza departamentuak horrela erabakita,
educacion.navarra.es adiera duten mail helbideak erabiliz, eskaintzen diren elementu guztiak bideragarri
izango ditugu.
Tematikoaren entseguetako informazio zehatza
- ULTZAMAKO ENTSEGU XEHETASUNAK
- LEITZAKO ENTSEGU XEHETASUNAK
- LEKUNBERRIKO ENTSEGU XEHETASUNAK
- BETELUKO ENTSEGU XEHETASUNAK
osteguna, maiatza 12, 2022
larunbata, apirila 23, 2022
asteazkena, martxoa 23, 2022
Audizioak
Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean AUDIZIO-KONTZERTUAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:
1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna, talde instrumentalak eta abesbatzak arituko dira.
2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.
3. Kontzertuak EZ dira bideoan grabatuko.
4. Ez dugu pandemiari lotutako aforo mugarik izango, hala ere, musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.
5. Abesbatza kontzertua izango den tokietan, hau hasi aurretik, emanaldi lekuak hustuko dira, kontzertu aurreko entsegua egin ahal izateko.
6. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 28-31 bitartean):
- Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
- Berrekurapen klaseren bat ere emango da (hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei).
- Apirilaren 1ean, klaseak normaltasunez emango dira.
7. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.
8. Ikasleak, norberaren kontzertua baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko.
9. Atxikita dituzuen karteletan duzue audizio bakoitzari dagokion informazio guztia.


