asteartea, apirila 25, 2017

Abesbatza Gaztea Valentziara doa


Heldu den ostiralean, apirilaren 28tik 30era Abesbatza Gaztea Valentzian izango da, bertako C.P. Gaos abesbatzarekin batera antolatu den trukaketa musikalean.
Gure musika eskolatik 33 ikasle eta 5 irakasle joango dira eta igandean, CIM Benimaclet aretoan kontzertua eskeiniko dute.
Ikasleak bertako familien etxeetan hartuko dute ostatu eta urrian Valentziakoak gurera etortzen direnean modu berean egingo dute.
Bidai on!

asteazkena, apirila 05, 2017

"Bizitza, musikal bat da" kronika






Arrakastatsua suertatu zen aurreko larunbateko "Bizitza, musikal bat da" ikuskizuna.
Lekunberriko kiroldegian jendetza bildu zen 134 haurrak eta musika eskolako instrumentistak prestatutako kontzertuarekin gozatzeko.
Abesbatza primeran aritu zen eta hiru aktoresaren lana ere txalotua izan zen.
Jendea pozik eta musika eskola osatzen dugun guztiok ere, oso gustora.
Benetako eskerrak eman nahi dizkizuegu kontzertu amaieran  bilketa lanetan laguntzen aritu zineten guztioi.
Azkenik, jakin hemen aurkituko dituzuela egun horretan Juan Antonio Garaikoetxeak egindako argazki batzuk.

https://drive.google.com/open?id=0B9IIR_f_9_pjOEVicmRRMEEwaTg
Gidoia: Natxo de Esteban
Aktoresak: Eva Fernández, Ainhitze Martirena eta Lore Azpirotz
Abesbatza Zuzendaria: Lourdes Navarro
Musika Egokitzapena:   Satxa Soriazu
Abesbatza
Araitz, Betelu, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Odieta eta Ultzamako ikasleak
Pianoa: Satxa Soriazu
Teklatua: Aitziber Lopetegi
Saxofoia: Ana Corroza
Perkusioa: Xabier Olkoz
Akordeoia: Pilar Argiñena
Zeharkako Xirula: Amaia Gomez
Gitarra Elektrikoa: Garazi Erbiti
Off Ahotsa: Aitziber Lopetegi, Garbiñe Sertutxa, Javier Irigoien
Soinu Teknikaria: Dani Narbarte
Argiak: J.O (Joseba Oreja) Ikuskizun Sistemak
Bideo grabaketa: “Bi ahizpak”
Regidore eta laguntza lanetan:
Itziar Goikoetxea, Javier Irigoien, Joseto Porto, Luisa San Sebastian, Marian Martinez, Marta Zuñiga, Miren Agirre, Unai Artola.
Eskerrak, Araitz, Atez, Betelu, Basaburua, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri,  Odieta eta Ultzamako udaletxeei zein Nafarroako Gobernuari urteko laguntza ekonomikoagatik.
Esker berezia “Mitxausenea” Kultur Etxeari
Aralar Udal Musika Eskolako Produkzioa 2017

asteazkena, martxoa 29, 2017

asteartea, martxoa 28, 2017

Bizitza musikal bat da!

"Neskak, non zaudete? bost minutu falta dira musikala hasteko eta ez dakit nondik sartzen den!"
Antzezlea hitz horiekin hasiko da musika eskolaren aurtengo produkzioaren ikuskizuna.
Behe zikloko abesbatza eta Abesbatza gaztea protagonista izanik, azken hamarkadetan izandako "Musikal" ezagunen doinuak zuzenean eskainiko dituzte eta eskualdeko 130 ikaslek, "Grease", "Rocky", "Sister act 2" bezalako musikarekin goza araziko digute.

asteazkena, martxoa 08, 2017

Audizio Astea 2017

Dakizuen bezala, datorren astean 13tik 17ra Aralar Udal Musika Eskolako Audizio Astea egingo dugu. Aukera ezinhobea izango dugu ilusio handiz ikasle zein irakasleek prestatutakoaz gozatzeko. Seguru gaude zuen gustukoa izango dela eta arratsalde paregabeak pasako ditugula. Ezin duzue galdu!

Honen azpian astearen plana duzue eta hemen kartela.



asteartea, otsaila 07, 2017

Txikientzako tailerrak hastear daude

Gogoratu musika eskolatik eskaintzen diren bi tailerrak aste honetan hasiko direla. Hemen Musikari txikiak tailerraren egutegiaren xehetasunak aurkituko dituzue.
3-4 urteen arteko tailerraren xehetasunak berriz, hemen aurkituko dituzue. Musikaz gozatu!