asteartea, martxoa 28, 2017

Bizitza musikal bat da!

"Neskak, non zaudete? bost minutu falta dira musikala hasteko eta ez dakit nondik sartzen den!"
Antzezlea hitz horiekin hasiko da musika eskolaren aurtengo produkzioaren ikuskizuna.
Behe zikloko abesbatza eta Abesbatza gaztea protagonista izanik, azken hamarkadetan izandako "Musikal" ezagunen doinuak zuzenean eskainiko dituzte eta eskualdeko 130 ikaslek, "Grease", "Rocky", "Sister act 2" bezalako musikarekin goza araziko digute.

asteazkena, martxoa 08, 2017

Audizio Astea 2017

Dakizuen bezala, datorren astean 13tik 17ra Aralar Udal Musika Eskolako Audizio Astea egingo dugu. Aukera ezinhobea izango dugu ilusio handiz ikasle zein irakasleek prestatutakoaz gozatzeko. Seguru gaude zuen gustukoa izango dela eta arratsalde paregabeak pasako ditugula. Ezin duzue galdu!

Honen azpian astearen plana duzue eta hemen kartela.



asteartea, otsaila 07, 2017

Txikientzako tailerrak hastear daude

Gogoratu musika eskolatik eskaintzen diren bi tailerrak aste honetan hasiko direla. Hemen Musikari txikiak tailerraren egutegiaren xehetasunak aurkituko dituzue.
3-4 urteen arteko tailerraren xehetasunak berriz, hemen aurkituko dituzue. Musikaz gozatu!

asteazkena, urtarrila 18, 2017

Otsailan txikienentzako 2 tailer

Datorren hilabetean, Aralar Udal Musika Eskolak txikienentzako pentsatutako 2 musika-tailer eskeiniko ditu. Musikari Txikiak berriz izango dugu gure artean, 0-3 urteen arteko umeei zuzenduta. Eta ikasturte honetan tailer berri bat  aurkeztu nahi dizuegu: Musika Bizipena, 3-4 urteen arteko umeei zuzendua. Anima zaitezte eta ez galdu aukera hau! Urtarrilaren 26an izena emateko azken eguna izango duzue!

0-3 URTE
 Informazio gehiago hemen


3-4 URTE
Informazio gehiago hemen





larunbata, abendua 03, 2016

2016-17 kontzertu tematikorako inkesten emaitzak

Aralar Udal Musika Eskolako Kontzertu Tematikoa
2016-17 ikasturtea

"90eko hamarkada"

Ikasle eta Gurasoek bete dituzuen inkesten bidez,
hauexek dira kontzerturako aukeratu dituzuen kantak:
Pop Rock atalean: Losing my religion (REM)                           
Heavy/Grunge atalean: Zombie (The Cranberries)                    
Pop Latino atalean: Corazón Espinado (Carlos Santana/Maná)
BSO atalean: I will always love you (El Guardaespaldas)        
Euskal Folk atalean: Zortzi orduko ekaitza (Sorotan Bele)       
Balada atalean: Nothing else matters (Metallica)                      

Mila esker zuen partaidetzagatik!!!