Iaz edukitako esperientzia oinarrian hartuta, Musika Eskolatik berriro ere martxan jarri nahiko genukeen proposamen batekin gatoz. Haize-metalezko bi instrumentu konkretu ikasteko interesa duzuen jakin nahiko genuke. Instrumentuak, tronpeta eta tronboia izango lirateke.
Jasotzen ditugun erantzunen arabera, ikastaroa antolatuko dugu eta hau, jakin, 9 urtetik gorakoei (2016) zuzendua izango litzatekela, adin mugarik gabe. Ordutegi posibleen inguruko informazioa ondoren duzuen formularioan ikusteko aukera duzue.
Honetaz gain, iaz aste batzuetako ikastaroa izan bazen ere, aurtengoan ikasturtean zehar egiteko asmoa dugula jakinarazi nahi dizuegu, azaroak 3tik maiatzak 31ra arte hain zuzen.
Interesatuta bazaudete, behean dagoen estekan klikatu eta formularioa betetzea eskertuko genizueke. Erantzunak emateko epea, urriak 14a izango da.
Jakin baita ere, formularioa betetzeak, ez zaituztela ezertara baldintzatzen. Erantzun guztiak jasotzen ditugunean, ikastaroaren inguruko xehetasun guztiekin, izango duzue gure berri.
Esteka: https://forms.gle/
Proposamena luzatu eta interesarekin jarraituz gero, ondorengoa helarazi nahi dizuegu:
1.- Ikastaro honen hileroko kuota 50 eurokoa izango da.
2.- Izen ematea formalizatzeko, lehenengo bi hilabeteko kuota ordaindu beharko duzue.
3.- Musika eskolako oinarriak atxikitzen dizkizuegu. Hori bai:
3.1.- Lehenengo bi hilabeteen ondoren, ikastaroan jarraitu nahi ez baduzue, baja emateko aukera izango duzue inongo kostu gehigarririk gabe.
3.2.- Urtarriletik aurrera, ikastaroarekin aurrera jarraitu nahi duenak, maiatza arteko kuotak ordaindu beharko ditu. Jarraitu nahi ez duenak, baja eskaera egin beharko du eta gure oinarrietan dugun araudia aplikatuko da.
4.- Deskontuetarako (familia ugaria, desgaitasun txartela, jubilatua, gurasobakar) beharrezko dokumentua bidaltzea ezinbestekoa izango da.