asteartea, ekaina 03, 2025
igandea, ekaina 01, 2025
osteguna, maiatza 22, 2025
2. Entsegu zehetasunak
KANTEN ORDENA + ORDUTEGIAK
Betelu: maiatzak 28, asteazkena
Ultzama: ekainak 2, astelehena
Leitza: ekainak 3, asteartea
Lekunberri: ekainak 5, osteguna
Honen ingurutik, gogoratu, ikasle bakoitzari egokitzen zaion ordutegia baino 10 minutu
lehenago egotea komeni dela.
ostirala, maiatza 16, 2025
astelehena, maiatza 05, 2025
Entsegu zehetasunak
KANTEN ORDENA + ORDUTEGIAK
Lekunberri: maiatzak 20, asteartea
Betelu: maiatzak 15, osteguna
Leitza: maiatzak 19, astelehena
Ultzama: maiatzak 21, asteazkena
Honen ingurutik, gogoratu, ikasle bakoitzari egokitzen zaion ordutegia baino 10 minutu
lehenago egotea komeni dela.
asteazkena, apirila 30, 2025
astelehena, apirila 07, 2025
astelehena, martxoa 31, 2025
asteazkena, martxoa 05, 2025
Entzunaldiak (2025)
1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna eta talde instrumentalak arituko dira.
2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.
3. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 17, 19, 20 eta 25 egunetan):
● Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
● Berreskurapen klaseren bat eginez gero, hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei.
● Bi aste hauetako gainerako egunetan, klaseak normaltasunez emango dira.
4. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.
5. Ikasleak, norberaren entzunaldia baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko (salbuespenen bat balego jakinaraziko zaizue).
Kartelak
asteartea, otsaila 11, 2025
Jarduerak (Martxoan)
Martxoan zehar egingo ditugun emanaldien inguruko informazioa eman nahi dizuegu. Xehetasun guztiak aurrerago bidaliko baditugu ere, datak zeintzuk izango diren jakitea garrantzitsua dela uste dugu.
- MUSIKA TRESNEN ENTZUNALDIAK:
Bertan parte hartuko duten ikasleak, musika tresna desberdinak jotzen dituztenak izango dira.
o Martxoak 17 (astelehena): Leitza, Araitz-Betelu
o Martxoak 19 (asteazkena): Ultzama, Basaburua
o Martxoak 20 (osteguna): Araitz-Betelu, Leitza, Goizueta
o Martxoak 25 (asteartea): Ultzama, Lekunberri-Larraun
- ABESBATZA KONTZERTUA:
Kontzertu honetan, abesbatzako gure ikasleek hartuko dute parte.
o Entsegua martxoak 21 (ostirala) Lekunberrin
o Kontzertua martxoak 29 (larunbata) Lekunberrin arratsaldez
- KASUMITARRAK ANTZERKI MUSIKATUA:
Gure musika eskolako Haur Hezkuntzako 3. mailan dauden ikasleentzat zuzendutako antzerkia izango da, musika tresna aukeratze prozesuan laguntzeko.
o Martxoak 29 (larunbata) goizez