Páginas

astelehena, urria 06, 2025

Tronpeta edo tromboia jotzen ikasi nahi zenuke?


Iaz edukitako esperientzia oinarrian hartuta, Musika Eskolatik  berriro ere martxan jarri nahiko genukeen proposamen batekin gatoz. Haize-metalezko bi instrumentu konkretu ikasteko interesa duzuen jakin nahiko genuke. Instrumentuak, tronpeta eta tronboia izango lirateke.

Jasotzen ditugun erantzunen arabera, ikastaroa antolatuko dugu eta hau, jakin, 9 urtetik gorakoei (2016) zuzendua izango litzatekela, adin mugarik gabe. Ordutegi posibleen inguruko informazioa ondoren duzuen formularioan ikusteko aukera duzue.

Honetaz gain, iaz aste batzuetako ikastaroa izan bazen ere, aurtengoan ikasturtean zehar egiteko asmoa dugula jakinarazi nahi dizuegu, azaroak 3tik maiatzak 31ra arte hain zuzen.

Interesatuta bazaudete, behean dagoen estekan klikatu eta formularioa betetzea eskertuko genizueke. Erantzunak emateko epea, urriak 14a izango da.

Jakin baita ere, formularioa betetzeak, ez zaituztela ezertara baldintzatzen. Erantzun guztiak jasotzen ditugunean, ikastaroaren inguruko xehetasun guztiekin, izango duzue gure berri.

Esteka: https://forms.gle/5HvTnTLP7wBp4whL7

Proposamena luzatu eta interesarekin jarraituz gero, ondorengoa helarazi nahi dizuegu:

1.- Ikastaro honen hileroko kuota 50 eurokoa izango da.

2.- Izen ematea formalizatzeko, lehenengo bi hilabeteko kuota ordaindu beharko duzue.

3.- Musika eskolako oinarriak atxikitzen dizkizuegu. Hori bai:

3.1.- Lehenengo bi hilabeteen ondoren, ikastaroan jarraitu nahi ez baduzue, baja emateko aukera izango duzue inongo kostu gehigarririk gabe.

3.2.- Urtarriletik aurrera, ikastaroarekin aurrera jarraitu nahi duenak,  maiatza arteko kuotak ordaindu beharko ditu. Jarraitu nahi ez duenak, baja eskaera egin beharko du eta gure oinarrietan dugun araudia aplikatuko da.

4.- Deskontuetarako (familia ugaria, desgaitasun txartela, jubilatua, gurasobakar) beharrezko dokumentua bidaltzea ezinbestekoa izango da.

Kantuz Lekunberriko Jaiak - Larunbata 13:00etan

Lekunberriko jaiak gainean ditugu. 
Larunbatean Kantuz izango dugu eta animatzen denarentzat, hemen dituzue herri mailan eta lagunarteko giroan abestuko ditugun kantak.

Bertaratzen bazarete, puntual hasteko, 12:30etan Herriko Plazan egotea komeni da.

Animatu!!!!


asteartea, iraila 09, 2025

ORDUTEGIAK

Aurtengo ordutegiak helarazten dizkizuegu.

 

Ohikoa den bezala,  jakin ordutegiak egiten aritu garenean, zuen aldetik jaso ditugun oharrak gure iharduerarekin uztartzen ahalegindu gara eta maila handi batean lortu dugula jakinarazten dizuegu.

 

Atxikita dituzuen ordutegiak, gure website gunean ere ikusgai izango dituzue:

 

https://sites.google.com/aralar.org/aralar-matrikula/inicio

 

 

Bestalde, urtero gertatzen zaigun moduan, antolamendu kontuak direla eta, zenbait ikaslek irakasle aldaketa dutela ikusiko duzue.

 

Azkenik, ordutegien inguruko edozein eskaera edo ekarpen egin nahi izanez gero, mailez egitea ezinbestekoa dela jakinarazten dizuegu. Ondoren, ohiko protokoloa jarriko da martxan.

 

Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 15ean (astelehena)



Oharra: zerrendatan ikasle baten izena aurkitzeko, gogoratu Ctrl+B edo Ctrl+F sakatuz eta abizena idatziz, bere ordutegia modu azkarrean aurkituko duzuela.

 

Mila esker eta ongi izan.

 

Aralar Udal Musika Eskola


osteguna, maiatza 22, 2025

2. Entsegu zehetasunak


KANTEN ORDENA + ORDUTEGIAK

 

Betelu: maiatzak 28, asteazkena

 Ultzama: ekainak 2, astelehena 

Leitza:   ekainak 3, asteartea

Lekunberri: ekainak 5, osteguna 

 

 Honen ingurutik, gogoratu, ikasle bakoitzari egokitzen zaion ordutegia baino 10 minutu
lehenago egotea komeni dela.


ostirala, maiatza 16, 2025

Matrikulazioa

Maiatzaren 19tik ekainaren 1era








astelehena, maiatza 05, 2025

Entsegu zehetasunak


KANTEN ORDENA + ORDUTEGIAK

 

Lekunberri: maiatzak 20, asteartea

Betelu: maiatzak 15, osteguna

Leitza:   maiatzak 19, astelehena

 Ultzama: maiatzak 21, asteazkena

 

 Honen ingurutik, gogoratu, ikasle bakoitzari egokitzen zaion ordutegia baino 10 minutu
lehenago egotea komeni dela.

astelehena, apirila 07, 2025

asteazkena, martxoa 05, 2025

Entzunaldiak (2025)



Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean MUSIKA ENTZUNALDIAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:

1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna eta talde instrumentalak arituko dira.

2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.

3. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 17, 19, 20 eta 25 egunetan):

● Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
● Berreskurapen klaseren bat eginez gero, hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei.
● Bi aste hauetako gainerako egunetan, klaseak normaltasunez emango dira.

4. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.

5. Ikasleak, norberaren entzunaldia baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko (salbuespenen bat balego jakinaraziko zaizue).
 
6. Atxikita dituzuen bi karteletan duzue audizio bakoitzari dagokion informazio guztia. Datozen egunetan, gure sare sozialetan ere eskura izango duzue. Aldaketaren bat sortuko balitz, bertan eguneratuko dugu.

Kartelak

asteartea, otsaila 11, 2025

Jarduerak (Martxoan)


Martxoan zehar egingo ditugun emanaldien inguruko informazioa eman nahi dizuegu. Xehetasun guztiak aurrerago bidaliko baditugu ere, datak zeintzuk izango diren jakitea garrantzitsua dela uste dugu.

-          MUSIKA TRESNEN ENTZUNALDIAK:

Bertan parte hartuko duten ikasleak, musika tresna desberdinak jotzen dituztenak izango dira.

o   Martxoak 17 (astelehena): Leitza, Araitz-Betelu

o   Martxoak 19 (asteazkena): Ultzama, Basaburua

o   Martxoak 20 (osteguna): Araitz-Betelu, Leitza, Goizueta

o   Martxoak 25 (asteartea): Ultzama, Lekunberri-Larraun

 

-          ABESBATZA KONTZERTUA:

Kontzertu honetan, abesbatzako gure ikasleek hartuko dute parte.

o   Entsegua martxoak 21 (ostirala) Lekunberrin

o   Kontzertua martxoak 29 (larunbata) Lekunberrin arratsaldez

 

-          KASUMITARRAK ANTZERKI MUSIKATUA:

Gure musika eskolako Haur Hezkuntzako 3. mailan dauden ikasleentzat zuzendutako antzerkia izango da, musika tresna aukeratze prozesuan laguntzeko.

o   Martxoak 29 (larunbata) goizez