Kaixo:
Hemen
dator aurtengo matrikulazio kanpaina: maiatzaren 25etik
ekainaren 7ra izango da.
Aurten,
gure ikasleak zaretenak, matrikula hiru modutan egiteko aukera
izango duzue:
- Mail bitartez, modu errazean, heldu den ikasturtean musika eskolan matrikulatuta jarraitu nahi duzuela adieraziz.
- PDF formatuan dagoen matrikula bete eta eskolara mail bitartez bidaliaz.
- Udaletxeetan.
* Atez eta Odietako
ikasleak, beti bezala, Ultzamako udaletxean egin beharko
duzue matrikula.
Oso
garrantzitsua: gaur egun, udal
bulego batzuk jendearen harrerarako zerbitzua itxita dute eta
beste batzuk berriz, irekita. Edozein kasuetan eta bulegoa
irekita egongo balitz ere, azpimarratu nahi dugu modurik
egokiena eta osasun arriskurik gutxien suposatzen duena
matrikula posta elektronikoaren bitartez egitea dela.
Honen guztiaren inguruan hainbat informazio
garrantzitsu atxikita bidaltzen dizuegu:
- 1. Matrikula egiteko prozeduraren inguruko hainbat informazio, talde instrumentalaren inguruko informazio garrantzitsua barne.
- 2. Matrikulazio inprimakia eta baseak.
OSO
GARRANTZITSUA COVID 19 EGOERAN
Datorren
ikasturteari begira, Covid-aren ingurutik izan daitekeen
egoera dela eta, agian
batzuk zalantza ezberdinak izan ditzakezue matrikula egiterako
garaian. Hona hemen
kontutan izan beharreko zenbait gauza:
· Matrikula egiteak, plaza erreserba suposatzen du. Zentzu
honetan, ekainaren 30a arte matrikula deuseztatzeko aukera
duzue inongo errekargurik gabe. Zalantzan bazaudete, guk
matrikula epearen barnean egitera animatzen zaituztegu.
· Azken hilabeteetan eduki dugun egoera dela eta,
hainbat datu biltzen eta erregistratzen gabiltza. Estamentu
ezberdinekin bilduko gara gai ezberdinak jorratzeko eta bertan
hartzen diren erabaki guztiak, ekainaren 30a baino lehen
helaraziko zaizkizue.
· Ekainaren 30erako, zuen erabakia hartzeko nahikoa
informaziorik izan ezean, edota jasotzen duzuen informazioaren
arabera, datorren ikasturtean ez matrikulatzea erabakitzen
baduzue, aipatutako epean, dena bertan behera uzteko aukera
izango duzue.
Ongi izan!