Jada dakizuen bezala, COVID19a dela eta, hezkuntza jarduera
presentzial guztiak bertan behera geratzeko agindua etorri da Nafar
Gobernutik. Agindua 15 egunetarako da printzipioz, baina egoeraren arabera, luzatu egin daiteke. Gaur goizean horrela jakinarazi diegu
gure udal agintariei.
Honen aurrean, ondorengoak adierazi nahi dizkizuegu:
1. Musika Eskolako klase presentzial guztiak bertan behera geratuko
dira aginduak dirauen bitartean.
2. Musika Eskolako irakasleak ohiko ordutegian lan egingo dugu.
3. Musika Eskolako bulegoarekin kontaktatzeko mail bitartez edo
telefonoaren erantzungailuan mezua utziaz egin beharko duzue.
4. Jarraipen akademikoa helburutzat hartuta, gaur goizeko klaustroan
honakoa erabaki da:
Martxoaren 16tik 27ra (hau barne)
a) klaseak on-line eta gure eskura ditugun teknologia berriak erabiliz
ematen saiatuko gara. Mail edo bideo konferentzia dira baliabide
egokienak baina beste batzuk ere izan daitezke.
b) Ikasgaia ezberdinen berezitasuna kontutan hartuta irakasleak modu
bateko edo besteko planteamendua luzatuko dizue.
d) Irakasleak, zuen seme-alabei dagokien klase ordutegian on-line edo
telefono bitartez kontaktuan jarriko dira zuekin.
Hauxe astelehenetik aurrera izango da eta beti ere, esan bezala, zuen
klase egunean eta ordutegian.
Adibidez: "saxofoiko klasea, nire alabak astearteetan 17:30ean izaten
badu irakasleak egun eta ordu horretan kontaktatuko luke nirekin,
klase hori etxetik egin ahal izateko". Horrela, ordutegietan ez dugu
zapalkuntzarik izango.
Ikasle gazteen kasuan, batzuk beraien telefono propioa dute eta zuek
eragozpenik ez baduzue behintzat, irakasleak zuzenean beraiekin
kontaktatuko du.
Guztion etxeetan tresneri teknologikoaren edukiera maila ezberdina da
eta saiatuko gara zuen baldintzetara egokitzen.
Dudarik gabe, neurri zailak edo bereziak dirudite baina, ohi dugun
bezala, egoera berrietara egokitzeko ahaleginak egingo ditugu eta ziur
gaude honetatik ere ondorio interesgarriak jasoko ditugula.
Azken bi ohar:
1. Abesbatzako kontzertua ez da Martxoaren 28an egingo. (Begi bistan
denez, data ezin dugu orain erabaki).
2. Lekeitiora, maiatzaren 9an Abesbatza Gaztea eta Talde Instrumental
batzurekin egin nahi zen bidaia bertan behera geratu da eta aurtengo
ikasturtean ez da egingo. Hau, Lekeitioko Udalaren erabakia izan da.
(Bidaiariekin, laster jarriko gara zuekin kontaktuan).
Gure aldetik, egitasmoa aurrera eramateko zuen konpromezua eskatzea
besterik etzaigu falta.
Animo guztioi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina