Zuzentzen ari garen adin hauen ezaugarri nabarmenetako bat umeen ikasteko gaitasun paregabea da eta momentu aproposa deritzogu hain gertuko eta ohikoa duten musika lantzen hasteko.
Jorratuko diren gai nagusiak ondorengoak dira:
- Ingurune sonoroaren ezagutza
- Elementu musikal ezberdinen bizipen
- Gorputzaren erabilera, bai mugimendua lantzeko, bai espresiobide bezala
- Erritmoaren munduaren aurkikuntza
- Talde lana burutzea
- Balore ezberdinak lantzea: errespetua, lankidetza...
- Jarrerak
- Arreta
Inongo matrikula egin aurretik, klase praktikoak frogatzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Klase “pilotu” hauek debaldekoak dira eta data zehatzak eskaeraren arabera antolatuko ditugu.
Interesatuak, idatzi gure helbide elektronikora eta adierazi zuen haurraren izen-abizena adina, telefonoa eta helbide elektronikoa. Telefonoz ere egin dezakezue.
info@aralar.org – Interesa adierazteko epea: maiatzaren 4a
Bestalde, adin horietan egiten dugun lanaren erakustaldia ikusteko aukera maiatzean izango duzue. Aurrerago luzatuko dizuegu honen inguruko informazioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina