Páginas

osteguna, martxoa 15, 2018

Larunbat honetarako ekintzak


Aste honetan, larunbatean bi zita garrantzitsu ditugu.
1. Goizean: "Kasumitarrak " antzerki musikatua. (2011an jaiotako nahi duen guztiarentzat, musika tresnak ezagutzeko modu dibertigarria). Lekunberriko Ibarberri eskolan 12:00tan.

2. Arratsaldean: "Garaia da!"  Abesbatza ikuskizuna. Informazio gehiago behean.

 
“Garaia da!”  (Abesbatzako Ikuskizuna)
Martxoaren 17an,  20:00etan - Lekunberriko Kiroldegia

Partehartzaileak:

  • Abesbatza txiki/gaztetxoa (8-12 urte bitartekoa) ..... 83 ikasle
  • Abesbatza Gaztea (12-23 urte bitartekoa) .....             44 ikasle 
  • Bakarlariak : Aiora Irastortza (Lekunberri); Haizea Saenz (Leitza); Nora Unanua (Lekunberri); Lore Azpirotz (Astitz); Xana Retegi  (Leitza); Leire Barinagarrementeria (Leitza); Alaitz Olano ( Betelu)
  • Aktoreak: Irati Garcia (Lekunberri), Yissely Alvarez (Lekunberri), Joanes Goikoetxea (Uztegi)
6 musikari (Aralar Udal Musika Eskolako irakasleak)
13 irakasle laguntzaile, soinu teknikari zein regidore lanetan


Sinopsia

Ikuskizuna 2080. urtean kokatua dago. Gure protagonistek makina berezi baten bitartez denbora eta espazioan bidaiatzea lortuko dute eta jakin gabe 2018. urtera iritsiko dira. Beraien garaian jada gaindituta dauden gizarteko zenbait kontu zuzenean ezagutuko dituzte, horien artean genero berdintasunarekin zerikusia dutenak. 

Bertan musika eskolako abesbatzak parte hartuko dute, abesbatza txikiak zein gazteak.
Guztira eskualdeko 127 ikaslek parte hartuko dute, taldean eta noski bakarlariak ere izango dira:

Musikari ezagunen doinu ezagunen ezberdinen adaptazioa egin da eta musika eskolako irakasleak izango dira zuzeneko musika joko dutenak.

Talde zein bakarlari ezberdinen adibideak: Jackson Five, Stevie Wonder, Leonard Cohen.

Letra gehienak euskaratu egin dira.

Ikuskizunarekin zabaldu nahi den mezua hauxe da:
pertsona bakoitzak, emakume zein gizon, askatasunez bizitzeko eskubidea du.

Ikuskizunaren azken doinuak Bizitza Gozatu!  izena du.

Adierazgarria, ezta?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina