Páginas

astelehena, martxoa 19, 2018

Abesbatza Ikuskizuna


Aralar udal musika eskolak eskeinitako abesbatzaren ikuskizuna arrakastatsua suertatu zen.


Garaia da!



























Berriro ere entzulegoaren erantzuna bikaina izan zen eta eskualde osotik etorritakoek eszenatokiaren ondoan jarritako aulkiak zein kiroldegiko gradak bete egin zituzten Araitz, Areso, Atez, Betelu, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Odieta eta Ultzamatik etorritako haur zein gazte abesbatzako 127 haurren ahotsekin gozatzeko asmoz.

Emanaldi horretarako espreski moldatutako musikarekin, aktoreekin, abeslari bakarlari zein bikoteka eta zuzeneko trama futuristaren bitartez, ikuskizuna gustokoa suertatu zen bere osotasunean eta bereziki bertan zabaldu zen mezuagatik: edukazioa eta kulturaren eraginez etorkizunean genero ezberdintasuna eta emakumearekiko zein gizonarekiko errespetu faltak, iraganeko kontuak izateko desioa.


***



1 iruzkin:

  1. Zorionak! Kontzertua handia izan zen. Eskerrik asko zure lanagatik

    ErantzunEzabatu