Páginas

asteartea, azaroa 19, 2024

Musika eta mugimendua

Aralar Udal Musika Eskolatik, duela urte batzuk martxan jarri genuen tailerraren inguruko informazioa eskaintzeko asmoz jartzen gara zurekin kontaktuan.

Musikaren inguruko heziketa integralaren apustua egiten dugu, txikienekin hasi eta adinean mugarik ez duen hezkuntzaren aldekoa hain zuzen.


Urte asko daramatzagu jada, gure musika eskolatik 4 urtetik aurrerako haurrei musikaren bitartez bizipen desberdinak eta heziketa baliagarria luzatzen.


Azken urteetan 3-4 urte bitarteko haurrengan izan duen arrakasta ikusirik, tailerra berriro ere egitea erabaki dugu. Bertan, adin hauetako haurrei egokitutako musika bizipena eskaini eta era berean, aurretik hasitako lanari jarraipena emateko helburua dugu.


Garazi Erbiti eta Unai Artola dira Haur Hezkuntzan lanean diharduten profesionalak. Adin tarte desberdinetan esperientzia zabala dute eta erronka honi gogoz eta profesionalki aurre egiteko prestatuak daude.


Hona hemen tailerraren inguruko informazioa

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina