Páginas

osteguna, martxoa 01, 2018

Aralarreko ikasleak Andoaingo piano jaialdian

Joan den asteburuan 13. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu zen. Bertan, Euskal Herriko herri askotako 7 eta 18 urte arteko 700 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ziren. Bakarlari, 4 eskuentzako duo eta 6 eskuentzako hirukoteek Gipuzkoako herri honetako Bastero kultur-zentroaren aretoetan jo zuten kategoria ezberdinetan banatuta piano-jotzailen adinaren arabera. Konposizio klasiko zein modernoak biltzen zituen errepertorio zabalak entzulei gozarazi zien larunbat eta igandean zehar hainbeste musikari entzun ahal izateko programatutako 29 saioetan. Gazteen artean, Goizuetako Uxue Rodríguez, Eneritz Salaberria eta Paula eta Nerea Etxeberria ahizpak zeuden. Lehenengoek 4 eskuentzako modalitatean parte hartu zuten, ahizpek berriz, bakarlari moduan. Azpimarratzekoa da, azken hauek zilarrezko domina irabazi zutela dagokien kategorian eta Uxue eta Eneritzek brontzezkoa duo bezala beraien mailan. Zorionak gure artista gazteentzat!

Facebook webgunean jaialdiari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue eta itxiera-kontzertuari dagokion bideo berezi hau.

Nerea jotzen ari zela
Etxeberriatarrak diploma eta dominak erakusten
Paula
Eneritz eta Uxue 4 eskuentzako kategorian
 Lau ikasleak Luisa San Sebastián irakaslearekin Goizuetako piano gelan


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina