Páginas

osteguna, maiatza 26, 2016

Aralar Udal Musika Eskola matrikulazioa


Hurrengo ikasturteari begira, matrikula gauzatzerako orduan jakin beharrekoa eta gai honi buruzko berrikuntzaren inguruko informazioa igorri nahi dizuegu. Dokumentu honetan,       matrikulazio kanpainaren alderdi garrantzitsuenak adieraziko ditugu, hori bai, guztia zehatz-mehatz adierazita izango duzue inprimakiaren oinarrietan.





I.- MATRIKULAZIO EPEAK eta  INFORMAZIOA

2016ko maiatzaren 30etik ekainaren 10era
           

Baldintza orokorren oinarriak eta matrikula inprimakia:


Eta Araitz, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta,  Larraun, Leitza, Lekunberri, Odieta  eta       Ultzamako Udaletxeetako bulegoetan.






II. MATRIKULAZIO PROZEDURA:


A) Gaur egun musika eskolan matrikulatuta dauden ikasleek, matrikula egiteko bi aukera    izango dituzue. Kontutan izan, nahi duzuen aukera hautatu dezakezuela:  

1.      On-Line: word formatuan dagoen inprimakia bete eta eskolara mail bitartez bidaliz.          

-         On-Line egin ostean, egindako matrikulari dagokion ziurtagiri edota frogagiri bat bidaliko zaizue. Horretarako, helbide elektroniko bat helarazi beharko duzue. Helbide elektronikorik ez edota erabiltzeko ohiturarik ez baduzue, ziurtagiria paperean emango zaizue matrikula egin duzuenaren erakusgarri.

-         Familia ugariek matrikularen zenbatekoan %50eko deskonturako eskubidea dute. Aurretiko familia egoera aldatu bada, mail bitartez familia liburuaren fotokopia bat bidali beharko da.


2.      Zonalde bakoitzeko Udaletxeetan (Atez eta Odietako ikasleek, Ultzamako Udaletxean gauzatu beharko dute matrikula)

B)    Lehenengo aldiz matrikula gauzatuko duten ikasleek, inprimaki ofiziala udaletxeetan egin beharko dute.
(ikasleren batek, aurreko ikasturteetan gurekin ikasi badu ere, 2015-2016 ikasturtean gurekin egon EZ den hori ikasle berria kontsideratuko da)

Eskakizuna bidali ondoren, mezu baten bitartez, inprimakia jaso dugula eta matrikula onartua izan den ala ez jakinaraziko zaizue.

III.- PREZIOAK
Matrikulazioaren inguruko baldintzak agertzen diren inprimakian daude zehaztuak. Momentuz,      ikasturte  honetan indarrean dauden prezioak dira.
Matrikula onartua dagoela ziurtatu ondoren, berari dagokion kantitatea, uztailean zehar kobratuko  zaizue.

IV.- MATRIKULAREN BAJA
Ekainaren 30a baino lehen matrikula deuseztatzeko aukera izango duzue.  Eskaera hau, idatziz egin beharko da.
Plaza gordetzeari dagokionean, matrikula, goian adierazitako epean egiteko gomendioa luzatzen dizuegu,  ondoren, arrazoiak arrazoi, berau bertan behera uzteko erabakia hartzeko aukera izango baituzue. Matrikula adierazitako epe barruan bertan behera uzten bada, matrikularen diru kopurua ez da inolaz ere kobratuko.
 Udal Musika eskolak  Araitz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri eta Ultzamako udaletxeen babesa du. Atez eta Odietako udaletxeen laguntza ekonomikoa du. Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoa du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina